lunes, 31 de octubre de 2011

7000. ZORIONAK DANICA¡¡¡

Gaur Danica jaio da Filipinas aldean. Galdetuko duzue nor den Danica ezta? Danica da  gure lurraren 7000.milioi biztanlea. Beste era batean esanda, Gaur Lurrak 7000 milioi gizaki ditu. Jarriko dizkizuen grafiketan ikusiko duzue zein era azkarrean hazi den populazioa azkenengo 150 urtetan. Bakarrik XX.mendean ia 4000 milio pertsona gehiago jaio ziren, eta mende bukaeran 5000 milio biztanle ginen Lurran. Baina 20 urtetan beste 2000 milioi pertsona gehiago gara planetan. Datu honek agerian usten du arazo larriak izango ditugula gure etorkizunean, gauzak ondo egiten ez badira. Janari falta, ur falta, lan falta eta leku falta hurrengo 50 urteko arazoak izango dira. Ikusi hurrengo grafikoak:

 



martes, 25 de octubre de 2011

MUNDUKO ARROZ-SORO MOTA DESBERDINAK

Hauek dira munduan zehar existitzen diren hainbat arroz-soro mota desberdinak. Batzuk Europakoak dira, baina gehienak Asiakoak, Txina, India eta Vietnam-ekoak. Oso gogorra da bertan lan egitea, hezetasun handia dagoelako, eta arroza banan banan hartu egin behar delako. Baina nekazal sistema hau uzten dituen paisaiak izugarri politak dira.


 






domingo, 23 de octubre de 2011

MUNDUKO KLIMAK

Klima oso desberdinak existitzen direla munduan hori badakigu, baina klima hauen klimogramak nolakoak diren hobeto ikusteko hemen jartzen dizuet mapa hau.

jueves, 20 de octubre de 2011

MUNDUKO BASOAK

Mapa honetan ikusi dezakezuenez, munduko basoak desagertzen ari dira. Industrializazioa dela eta, basoak era basati batean ustiatzen dira. Bestetik, basoan dauden landare eta loreak lortu ahal izateko beraiekin gero experimentoak egiteko ere medikamentuak eta abarrekoak lortzeko nahiean, basoak ere mozten eta birrintzen dira. Hau gertatzen da batez ere gizakia industrializazio lortu zuenean orain dela 200 bat urte. Lehengai ugari behar ziren eta hauek bakarrik basoetan lortu zitezkeen. Gaur egun, oraindik basoak oso mail altuan ustiatzen dira, eta hori dela eta mundu osoan, basamortuak aurrera doaz.

domingo, 16 de octubre de 2011

ARAZOAK KORNUALLESEN

Pasaden astean, Kornualleseko kostaldean, Britain Handian, itsaslabarrak ikusten zeudenean, eta inolako abisurik eman gabe. Labarra itsasora erori zen, eta bertan desagertu egin zen segundu gutxi batzutan. Oso bideo ikusgarria.

martes, 4 de octubre de 2011