Beste egunean lortu zen lehenengo aldiz naturaren fenomeno hau grabatzea. Oso ikusgarria da, nahiz eta jakin grabaketa bizkortuta dagoela. Orduak pasatu behar dira fenomeno hau gertatzeko, baina izoztutako ari fina lurrarekin topatzerakoan, bere inguruan dagoen guztia izoztuta gelditzen da momentu berean.
BLOG HAU KLASEAN AIPATZEN DIREN HAINBAT GAUZA IRUDIETAN, TESTUAN ETA BIDEOTAN IPINTZEKO ERABILIKO DUGU. BAITA ERE, KURTSOAN ZEHAR SORTZEN DIREN ZALANTZAK ERANTZUTEKO TRESNATZAT HARTUKO DUGU.
martes, 6 de diciembre de 2011
lunes, 14 de noviembre de 2011
BERDEL ARRANTZA
Bideo honetan ikusi dezakegu nola euskal arrantzaleek berdelak eskuratzen dituzten. Ikusgarria ikustea nola ateratzen diren berdelak itsasotik.
ATARRAYA
Arrantza egiteko beste modu bitxi bat Atarraya dugu. Arrantza mota hau mundu osoan praktikatzen da. Hondartzan bertan egiten da arrantza sare txiki batekin. Pertsona bakar batek egiten du arrantza. Bideo honetan Barbate aldera egingo dugu "Callejeros" telebista saioarekin batera, bertan Atarraya edo Tarraya nola erabiltzen duten ikusteko. Normalean subsistentziako arrantza mota da, hau da, egunero praktikatu behar den arrantza mota, arrain kantitate txikiak lortzen baitituzte. Espainian debekatuta dago arrantza mota hau, baina dena eta guztiz ere, jendeak jarraitzen du praktikatzen. Bideoan aipatzen dute Feniziarren garaiko arrantza sistema dela, eta segur aski egia dela puntu hau.
domingo, 13 de noviembre de 2011
ALMADRABA
Arrantza egiteko beste teknika ikusgarri bat Almadraba dugu. Almadraba hitza arabetik dator eta " borrokatzen den lekua" esan nahi du. Teknika hau batez ere Andaluzian, Balentzian, Murtzian eta Zeutan ematen da. Erromatarren garaia baino zaharragoa da arrantza egiteko teknika hau. Almadrabarekin arrantzatzen dena hegaluzeak edo atunak dira. Hau egiteko itsasontziak sare bakarra eramaten dute, eta momentu konkretu batean, ontziak gerturatzen hasten dira, eta sarea tentsatu egiten dute. Orduan arrantzaleak itsasora botatzen dira eta sarearen gainetik ibiltzen doaz arrantzatu nahi dituzten hegaluzeak edo atunak harrapatuz. Jarritako bideoa "Callejeros" telebista programako zati bat da, bertan gaur egunean oraindik almadraba nola erabiltzen den erakusten dute. Espero dut zuen gustokoa izatea bideo hau.
BALEAREN BERTSOAK BIDEOA
Hemen duzue abestiaren bideoa, espero dut zuen gustokoa izatea, izugarrizko abesti polita baita.
BALEAREN BERTSOAK
Euskal Herrian ehizatutako azkenengo balea 1901.urtean izan zen. Konkretuki maiatzaren 14.ean ehizatu zuten Orioko herrian. Arpoiak erabili beharrean dinamita erabili zuten, eta gaur egunean Donostiako itsasoko museoan dagoen bale eskeletoa azkenengo bale honena da. Abestia Benito Lertxundik egin zuen ospetsua, nahiz eta letra herrikoia izan. Hemen duzue abestiaren letra:
letra erdaraz hau izango litzateke:
En el año de
mil novecientos uno
el día catorce de Mayo
delante de la barra de Orio
apareció, a eso de las nueve,
una ballena.
Si bien era grande,
se movía ágilmente.
Ahí andaba a vueltas
yendo y viniendo
removiendo la arena al sumergirse,
pues tenía piojos
y trataba de deshacerse de ellos
Enseguida que vieron
que así andaba
fueron en busca de las traineras´
de arpó, dinamita y sogas.
Para traerlo rápido
no era gente adormecida.
Fueron cinco traineras
cada una con su patrón.
Con hombres adiestrados
y fornidos.
Con Manuel Olaizola, Loidi,
Uganda, Atxaga y Manterola.
Los saltos y gritos
que daba la ballena
eran inmensos y terribles
sin que es amedrentaran
aquellos riesgos
la mataron con el arpón.
Ay de lo que allí sucedió.
Rodeando a la ballena
cinco chalupas.
Dura pelea la que libraron
aquellos hombres.
Cuando la vieron muerta o ahogada
desde tierra
se oyeron vivas y aplausos.
De largo doce metros
la cintura, diez de grueso.
La oala de la cola cuatro de ancho
a los lados dos palas.
En los labios, las barbas
tenía en dos hileras;
tan bien ordenadas
como un peine.
Mil doscientas arrobas
tenía el cuerpo
Otras doscientas la lengua
y el contenido de las tripas,
por falta de comer
no estaba perdida
A seis pesetas por barril
fue vendida.
He contado lo que ocurrió
en favor de la verdad.
Preguntad a la gente
si no fue así.
Estamos satisfechos
de corazón.
Decid sin miedo
vivan los oriotarras
Mila bederatzieun da
lenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.
Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila
Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.
Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak.
Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.
Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.
Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.
Gertatua jarri det
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.
lenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.
Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila
Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.
Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak.
Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.
Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.
Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.
Gertatua jarri det
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.
letra erdaraz hau izango litzateke:
En el año de
mil novecientos uno
el día catorce de Mayo
delante de la barra de Orio
apareció, a eso de las nueve,
una ballena.
Si bien era grande,
se movía ágilmente.
Ahí andaba a vueltas
yendo y viniendo
removiendo la arena al sumergirse,
pues tenía piojos
y trataba de deshacerse de ellos
Enseguida que vieron
que así andaba
fueron en busca de las traineras´
de arpó, dinamita y sogas.
Para traerlo rápido
no era gente adormecida.
Fueron cinco traineras
cada una con su patrón.
Con hombres adiestrados
y fornidos.
Con Manuel Olaizola, Loidi,
Uganda, Atxaga y Manterola.
Los saltos y gritos
que daba la ballena
eran inmensos y terribles
sin que es amedrentaran
aquellos riesgos
la mataron con el arpón.
Ay de lo que allí sucedió.
Rodeando a la ballena
cinco chalupas.
Dura pelea la que libraron
aquellos hombres.
Cuando la vieron muerta o ahogada
desde tierra
se oyeron vivas y aplausos.
De largo doce metros
la cintura, diez de grueso.
La oala de la cola cuatro de ancho
a los lados dos palas.
En los labios, las barbas
tenía en dos hileras;
tan bien ordenadas
como un peine.
Mil doscientas arrobas
tenía el cuerpo
Otras doscientas la lengua
y el contenido de las tripas,
por falta de comer
no estaba perdida
A seis pesetas por barril
fue vendida.
He contado lo que ocurrió
en favor de la verdad.
Preguntad a la gente
si no fue así.
Estamos satisfechos
de corazón.
Decid sin miedo
vivan los oriotarras
Mila bederatzieun da lenengo urtean Maiatzaren amalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian. Balia agertu zan beatzik aldian. Haundia ba zan ere azkar ibilian. Bueltaka han zebilen jun da etorrian. Ondarra arrotuaz murgil igarian. Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian. Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran treñeruen bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Aguro ekartzeko etzan jende hila | Bost treñero juan ziran patroi banarekin. Mutil bizko bikain guztiz onarekin. Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. Baliak egindako salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin gabe hango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran hangoak. Bost txalupa jiran da erdian balia gizonek egin zuten bain nahiko pelia. Ikusi zutenian hil edo itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa. | Hamabi metro luze gerria hamar lodi Buztan pala lau zabal albuetan para bi. Ezpañetan bizarrak beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan ederki. Gorputzez zan mila ta berreun arrua. Beste berreun mingain ta tripa barruak. Gutxi janez etzegon batere galdua. Tiñako sei pesetan izan zan saldua. Gertatua jarri det egiaren alde. Hau horrela ez ba da jendiari galde. Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude. Gora oriotarrak! esan bildur gabe. |
Mila bederatzieun da lenengo urtean Maiatzaren amalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian. Balia agertu zan beatzik aldian. Haundia ba zan ere azkar ibilian. Bueltaka han zebilen jun da etorrian. Ondarra arrotuaz murgil igarian. Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian. Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran treñeruen bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Aguro ekartzeko etzan jende hila | Bost treñero juan ziran patroi banarekin. Mutil bizko bikain guztiz onarekin. Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. Baliak egindako salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin gabe hango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran hangoak. Bost txalupa jiran da erdian balia gizonek egin zuten bain nahiko pelia. Ikusi zutenian hil edo itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa. | Hamabi metro luze gerria hamar lodi Buztan pala lau zabal albuetan para bi. Ezpañetan bizarrak beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan ederki. Gorputzez zan mila ta berreun arrua. Beste berreun mingain ta tripa barruak. Gutxi janez etzegon batere galdua. Tiñako sei pesetan izan zan saldua. Gertatua jarri det egiaren alde. Hau horrela ez ba da jendiari galde. Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude. Gora oriotarrak! esan bildur gabe. |
BALEAK ETA EUSKALDUNAK
Betidanik euskaldunak baleak arrantzatu dituzte. Ugaztun hauen arrantza Euskal Herrian Erdi Aroan hasi zen. Oso garrantzitsua suertatu egin zen aktibitate hau, eta Ipar Amerikara ailegatu ziren euskal arrantzaleak baleak ehizatu nahiean. Hain garrantzitsua izan zen aktibitate hau oraindik Euskal Herriako hainbat herrietako armarrietan ere baleak agertzen direla; Bermeo, Hondarribia, Hendaia, Getaria eta Biarritz. Baina garrantzitsuena, Lekeitioko armarria izango litzateke, bertan holako testua agertzen da latinez idatzita: " Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens Lequeitio". Euskeraz holako zerbait esan nahi du: " Lekeitiok, lurrean eta itsasoan indartsu, errege eta zetazeo izugarriak harrapatzen ditu".
Baleen arrantza batez ere XIII eta XVI. mendeen artean eman zen Euskal Herrian. Bizkaiko Golkoan hasi, eta Islandia, Kanadako Ternuara eta Labrador aldera ailegatu ziren. Esaten da, eskorbutoa ez zela euskal marinelen artean existitzen sagardoa eramaten zutelako edateko. Euskal presentzia garrantzitsua izan zela badakigu bertan euskarazko arrastoak aurkitu ditugulako. Bai Islandia, baita Kanada aldean ere. Bertoko biztanleek, beste europearrekin topatu zirenean mende batzuk eta gero, euskeraz aritu ziren komertzioaren hizkuntza zelakoan edo.
Baleak traineruz eta arpoiez ehizatzen ziren. Harrapatutako azkenengo balea 1901.urtean izan zen.
ARRANTZA EGITEKO FORMA GARRANTZITSUENAK EUSKAL HERRIAN
Euskal Herrian normalean arrantza egiteko hiru forma erabiltzen dira. Altura handiko arrantza, alturako arrantza eta baxurako arrantza. Lehenengo forman, arrantzaleek euren etxetik kanpo hilabete batzutan zehar aritzen dira arrantza egiten. Hau Euskal Herritik oso hurrun egiten den arrantza mota da. Alturako arrantzan, arrantzaleek soilik egun batzutan zehar euren etxetik kanpo aritzen dira. Eta baxurako arrantza egunean egiten den arrantza sistema da. Hau Euskal Herriko kostatik gertuen praktikatzen den arrantza mota da.
ARRANTZA
Klasean emango dugun hurrengo gaia; arrantza izango da. Arrantza egiteko era ugari existitzen dira, batzuk besteak baino bitxiagoak direnak. Arrantza egiteko hainbat teknika oso txarrak dira itsasoetako ekosistementzat, adibididez arrastre-arrantza, baina sare pelagikoekin egindakoa. Hasteko jarriko dizuet munduan non egiten den arrantza adierazten digun mapa bat.
Gero, Iberiar penintsularen arrantza egiteko zonaldeak era grafikoan jarriko dizuet.
miércoles, 9 de noviembre de 2011
EL HIERRO
Egun hauetan Kanariar uharteko El Hierro berria izaten ari da, bertan sortzen ari den sumendia dela eta. Sumendia antza denez 200 metrotako profunditatean sortzen ari da kostaldetik oso hurbil, eta hori dela eta hurrengo hiru bideoak jarriko dizkizuet. Lehenengo biak gaurkoak dira, eta azkenengoa nola sortu zen oraindela milioi bat urte uhartea.
domingo, 6 de noviembre de 2011
NATURA ARGAZKI SARIAK 2011
Pasadan Urriak 18an "Veolia Environnement Wildlife Photographer of the Year" sariak eman ziren. Sari hauek orain dela 47 urte hasi ziren ematen. Britain Handiko Historia Naturalako Museoak eta BBC Wildlife Magazine aldizkariak dira sari hauen arduradun eta diruemaile nagusiak. Sarituen artean bost argazki ipiniko dizkizuet adibide gisa.
Lehenengo argazkia sarien irabazlea izan da. Argazki honetan Mexiko Golkoko Pelikano talde bat agertzen da berrezkurapen zentru batean daudelarik. Bertan daude petroleoa erori zelako itsasora eta hegazti hauek zikindu zirelako. Argazkia erakusten duen momentua oso garrantzitsua da, garbiketa prozesuaren lehenengo atala delako, hau da, oleoa botatzen zaie petroleoa kendu ahal izateko. Horregatik holako kolore grisa eta marroiak agertzen dira argazkian. Argazkia Daniel Beltran-ek egin zuen.
Bigarren argazkia ere Daniel Beltran-ek egindakoa da. Argazkia berriro ere salaketa egiteko erabiltzen du. Itsasoratutako petroleoa holako geruzetan agertzen zen, eta fuela kentzen saiatzen ari ziren itsasontziak utzitako arrastuak dira argazkian ateratzen direnak. Dirudienez kolore laranja duten marrak erreakzio kimiko baten ondorio dira.
Hirugarren argazkia azeri bat basoan agertzen da. Badirudi egiteko erraza dela argazki hau, baina ez. Irudi hau hartu ahal izateko, Klaus Echle-ek, egun askotan zehar egon behar izan zen baso hartan azeriak bere baimena eman arte, hau da, gizakiaren presentzia onartu arte.
Laugarren argazkia berriz itsasoan hartuta dago. Marcel Gubern-ek argazki honen egilea da. Kasu honetan benetazko arriskua pasatu zuten irudiak hartu ahal izateko. Normalean baketsuak diren dortotak zelo garian nahiko berekoiak izaten dira. Kasu honetan, dortoka harrak dortoka emeen aurrean zegoen bere trebetasunak erakusten gizakiak agertu zirenean argazkiak ateratzeko asmoz. Momentu horretan dortoka arrak gizakien kontra egin zuen, baina hauek lortu zuten geldirik gelditzea eta dortokaren begietara zuzen ez begiratzea, eta ekiditu egin zuten erasoa.
Azkenengo argazkia Xabier Ortegak lortu zuen, eta Txinpaze talde bat egun batzutan zehar jarraitu ondoren, lortu zuen ama eta seme-alaba baten arteko maitasuna.
lunes, 31 de octubre de 2011
7000. ZORIONAK DANICA¡¡¡
Gaur Danica jaio da Filipinas aldean. Galdetuko duzue nor den Danica ezta? Danica da gure lurraren 7000.milioi biztanlea. Beste era batean esanda, Gaur Lurrak 7000 milioi gizaki ditu. Jarriko dizkizuen grafiketan ikusiko duzue zein era azkarrean hazi den populazioa azkenengo 150 urtetan. Bakarrik XX.mendean ia 4000 milio pertsona gehiago jaio ziren, eta mende bukaeran 5000 milio biztanle ginen Lurran. Baina 20 urtetan beste 2000 milioi pertsona gehiago gara planetan. Datu honek agerian usten du arazo larriak izango ditugula gure etorkizunean, gauzak ondo egiten ez badira. Janari falta, ur falta, lan falta eta leku falta hurrengo 50 urteko arazoak izango dira. Ikusi hurrengo grafikoak:
martes, 25 de octubre de 2011
MUNDUKO ARROZ-SORO MOTA DESBERDINAK
Hauek dira munduan zehar existitzen diren hainbat arroz-soro mota desberdinak. Batzuk Europakoak dira, baina gehienak Asiakoak, Txina, India eta Vietnam-ekoak. Oso gogorra da bertan lan egitea, hezetasun handia dagoelako, eta arroza banan banan hartu egin behar delako. Baina nekazal sistema hau uzten dituen paisaiak izugarri politak dira.
domingo, 23 de octubre de 2011
MUNDUKO KLIMAK
Klima oso desberdinak existitzen direla munduan hori badakigu, baina klima hauen klimogramak nolakoak diren hobeto ikusteko hemen jartzen dizuet mapa hau.
jueves, 20 de octubre de 2011
MUNDUKO BASOAK
Mapa honetan ikusi dezakezuenez, munduko basoak desagertzen ari dira. Industrializazioa dela eta, basoak era basati batean ustiatzen dira. Bestetik, basoan dauden landare eta loreak lortu ahal izateko beraiekin gero experimentoak egiteko ere medikamentuak eta abarrekoak lortzeko nahiean, basoak ere mozten eta birrintzen dira. Hau gertatzen da batez ere gizakia industrializazio lortu zuenean orain dela 200 bat urte. Lehengai ugari behar ziren eta hauek bakarrik basoetan lortu zitezkeen. Gaur egun, oraindik basoak oso mail altuan ustiatzen dira, eta hori dela eta mundu osoan, basamortuak aurrera doaz.
domingo, 16 de octubre de 2011
ARAZOAK KORNUALLESEN
Pasaden astean, Kornualleseko kostaldean, Britain Handian, itsaslabarrak ikusten zeudenean, eta inolako abisurik eman gabe. Labarra itsasora erori zen, eta bertan desagertu egin zen segundu gutxi batzutan. Oso bideo ikusgarria.
martes, 4 de octubre de 2011
EUROPAKO HERRIALDEAK (I)
Hau da beste egunean ikusi ez genuen bideoa. Espero dut zuen gustokoa izatea.
martes, 6 de septiembre de 2011
ONGI ETORRI
ONGI ETORRI: Kaixo, urte honetan Blog hau erabiliko dugu klasean agertzen diren zalantzei erantzuna emateko, eta gure mundua apurtxu bat gehiago ezagutzeko. Espero dut blog hau erabilgarria iruditzea . Bukatu baino lehen, zer uste duzue dela argazki honetan agertzen dena? zuen erantzunak espero ditut. Orain bai, ondo izan.Klasean ikusiko gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)