Pasadan Urriak 18an "Veolia Environnement Wildlife Photographer of the Year" sariak eman ziren. Sari hauek orain dela 47 urte hasi ziren ematen. Britain Handiko Historia Naturalako Museoak eta BBC Wildlife Magazine aldizkariak dira sari hauen arduradun eta diruemaile nagusiak. Sarituen artean bost argazki ipiniko dizkizuet adibide gisa.
Lehenengo argazkia sarien irabazlea izan da. Argazki honetan Mexiko Golkoko Pelikano talde bat agertzen da berrezkurapen zentru batean daudelarik. Bertan daude petroleoa erori zelako itsasora eta hegazti hauek zikindu zirelako. Argazkia erakusten duen momentua oso garrantzitsua da, garbiketa prozesuaren lehenengo atala delako, hau da, oleoa botatzen zaie petroleoa kendu ahal izateko. Horregatik holako kolore grisa eta marroiak agertzen dira argazkian. Argazkia Daniel Beltran-ek egin zuen.
Bigarren argazkia ere Daniel Beltran-ek egindakoa da. Argazkia berriro ere salaketa egiteko erabiltzen du. Itsasoratutako petroleoa holako geruzetan agertzen zen, eta fuela kentzen saiatzen ari ziren itsasontziak utzitako arrastuak dira argazkian ateratzen direnak. Dirudienez kolore laranja duten marrak erreakzio kimiko baten ondorio dira.
Hirugarren argazkia azeri bat basoan agertzen da. Badirudi egiteko erraza dela argazki hau, baina ez. Irudi hau hartu ahal izateko, Klaus Echle-ek, egun askotan zehar egon behar izan zen baso hartan azeriak bere baimena eman arte, hau da, gizakiaren presentzia onartu arte.
Laugarren argazkia berriz itsasoan hartuta dago. Marcel Gubern-ek argazki honen egilea da. Kasu honetan benetazko arriskua pasatu zuten irudiak hartu ahal izateko. Normalean baketsuak diren dortotak zelo garian nahiko berekoiak izaten dira. Kasu honetan, dortoka harrak dortoka emeen aurrean zegoen bere trebetasunak erakusten gizakiak agertu zirenean argazkiak ateratzeko asmoz. Momentu horretan dortoka arrak gizakien kontra egin zuen, baina hauek lortu zuten geldirik gelditzea eta dortokaren begietara zuzen ez begiratzea, eta ekiditu egin zuten erasoa.
Azkenengo argazkia Xabier Ortegak lortu zuen, eta Txinpaze talde bat egun batzutan zehar jarraitu ondoren, lortu zuen ama eta seme-alaba baten arteko maitasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario