Betidanik euskaldunak baleak arrantzatu dituzte. Ugaztun hauen arrantza Euskal Herrian Erdi Aroan hasi zen. Oso garrantzitsua suertatu egin zen aktibitate hau, eta Ipar Amerikara ailegatu ziren euskal arrantzaleak baleak ehizatu nahiean. Hain garrantzitsua izan zen aktibitate hau oraindik Euskal Herriako hainbat herrietako armarrietan ere baleak agertzen direla; Bermeo, Hondarribia, Hendaia, Getaria eta Biarritz. Baina garrantzitsuena, Lekeitioko armarria izango litzateke, bertan holako testua agertzen da latinez idatzita: " Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens Lequeitio". Euskeraz holako zerbait esan nahi du: " Lekeitiok, lurrean eta itsasoan indartsu, errege eta zetazeo izugarriak harrapatzen ditu".
Baleen arrantza batez ere XIII eta XVI. mendeen artean eman zen Euskal Herrian. Bizkaiko Golkoan hasi, eta Islandia, Kanadako Ternuara eta Labrador aldera ailegatu ziren. Esaten da, eskorbutoa ez zela euskal marinelen artean existitzen sagardoa eramaten zutelako edateko. Euskal presentzia garrantzitsua izan zela badakigu bertan euskarazko arrastoak aurkitu ditugulako. Bai Islandia, baita Kanada aldean ere. Bertoko biztanleek, beste europearrekin topatu zirenean mende batzuk eta gero, euskeraz aritu ziren komertzioaren hizkuntza zelakoan edo.
Baleak traineruz eta arpoiez ehizatzen ziren. Harrapatutako azkenengo balea 1901.urtean izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario