lunes, 14 de noviembre de 2011

ATARRAYA

Arrantza egiteko beste modu bitxi bat Atarraya dugu. Arrantza mota hau mundu osoan praktikatzen da. Hondartzan bertan egiten da arrantza sare txiki batekin. Pertsona bakar batek egiten du arrantza. Bideo honetan Barbate aldera egingo dugu "Callejeros" telebista saioarekin batera, bertan Atarraya edo Tarraya nola erabiltzen duten ikusteko. Normalean subsistentziako arrantza mota da, hau da, egunero praktikatu behar den arrantza mota, arrain kantitate txikiak lortzen baitituzte. Espainian debekatuta dago arrantza mota hau, baina dena eta guztiz ere, jendeak jarraitzen du praktikatzen. Bideoan aipatzen dute Feniziarren garaiko arrantza sistema dela, eta segur aski egia dela puntu hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario