Arrantza egiteko beste teknika ikusgarri bat Almadraba dugu. Almadraba hitza arabetik dator eta " borrokatzen den lekua" esan nahi du. Teknika hau batez ere Andaluzian, Balentzian, Murtzian eta Zeutan ematen da. Erromatarren garaia baino zaharragoa da arrantza egiteko teknika hau. Almadrabarekin arrantzatzen dena hegaluzeak edo atunak dira. Hau egiteko itsasontziak sare bakarra eramaten dute, eta momentu konkretu batean, ontziak gerturatzen hasten dira, eta sarea tentsatu egiten dute. Orduan arrantzaleak itsasora botatzen dira eta sarearen gainetik ibiltzen doaz arrantzatu nahi dituzten hegaluzeak edo atunak harrapatuz. Jarritako bideoa "Callejeros" telebista programako zati bat da, bertan gaur egunean oraindik almadraba nola erabiltzen den erakusten dute. Espero dut zuen gustokoa izatea bideo hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario